XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dei-salmoakPoztu bitez kantari atzerriak,/ zuzenbidez bait daramazu izadia;/ zintzo bait dituzu gidatzen erriak,/ eta zaintzen lurrean atzerriak.
Ene Jainko, ospa zaitzate erriek,/ ospa zaitzate erri guztiek.
Lurrak bere uzta eman du,/ Jainkoak, gure Jainkoak, bedeinkatzen gaitu.
Jainkoak bedeinka gaitzala,/ lur-bazter guztiek beldur diotela.
Aintza Aitari, eta Semeari,/ eta Espiritu Santuari.
Asieran zen bezala, orain eta beti,/ gizaldi eta gizaldietan.
Amen.
Salmo-aurretik eta salmo-barruan tarteka, egunari dagokion antifona esaten da.
Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dutenak,/ lurbira eta bertan bizi direnak.
Arek eman dizkio itsasoak oiñarri,/ eta ibaiak sendogarri.
Jaunaren mendira nor igoko?/ Aren toki santuan nor egongo?.
Eskuak errugabe ta biotza garbi dituena,/ uskerietara jotzen ez duena,/ urkoari gezur-ziñik egiten ez diona.
Olakoak artuko du bedeinkapena Jaunagandik,/ zuzentasuna, salbatzaille duen Jainkoagandik.
Au da Aren billa dabiltzanen taldea,/ Jakob-en Jainkoaren aurpegi-billa dabiltzanena.